Hernanik 2
Vasconiak 1
Hernanik 2 eta 1 irabazi zuen Vasconiaren kontrako igoera faseko partidua. Hernaniko bi golak Nahiak sartu zituen, penaltiz.
Txuri berdeek aukera ugari izan zituzten partiduan eta Vasconia baino gehiago zirela ere erakutsi zuten. Hala ere aukerak ez zituzten behar bezala aprobetxatu eta partiduko zati batzuetan nahiko larri ibili ziren. Hala ere garrantzitsuena lortu dute, puntuak, eta igoera faseko goiko postuak eskura dituzte oraindik ere.