Hernaniarrek garaipena lortuta bukatu dute liga

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 23a, 02:00

Hernanik 24 Durangok 14 ohorezko B mailako taldeak atzo 24 eta 14 irabazi zuen Durangoren kontra. Ohiko jokalari batzuk falta arren, Hernani ondo moldatu zen eta atsedenaldira markagailua 12 eta 0 zela iritsi zen. Bigarren zatian 24 eta 0 ere nagusitu ziren, baina partiduko azkeneko zatian lasaitu eta Durangok bi entsegu egin zituen. Hernanik partidu bakarra galduta bukatu du liga, aurreneko postuan dagoen Alcobendasen kontra. Hernanik igoera fasea jokatuko du orain. Jubenilak finaletik kanpo Jubenilek Estatuko Txapelketako finalerako txartela galdu dute, El Salvardorren kontra, finalerdietako hirugarren partiduan, 0 eta 0 berdinduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!