Garai bateko euskal jantzien erakusketa gaur, Dantzari Festan

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 23a, 02:00

dantzari Festak gaur izango du jarraipena, euskal jantzien erakusketarekin. Erakusketa gaur hasi eta ostirala arte izango da ikusteko aukera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, Biterin. Ostiralean lehenago itxiko dute, arratsaldeko 19:30etan.

Euskal dantzak auzo auzo atzokoan
Ikuskizun dotorea eskaini zuen atzokoan Dantzari Festak. Zuberoa, Lapurdi, Nafarroa, Bizkaia, Behe Nafarroa, Gipuzkoa eta Arabako dantza taldeak bildu baitziren plazan. Denek elkarrekin dantzatu ondoren, auzoetarantz abiatu ziren taldeak. Kolore eta itsura ezberdinetako jantziak ikusi ahal izan ziren, baita euskal dantza ezberdinak ezagutu ere. Eguerdian Tilosetan bildu ziren, bazkaltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!