Egindako lanagatik eskerrak eman zizkioten Juamari Jaloni

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 22a, 02:00

OMENALDIA egin zioten atzo Juamari Jaloni, 25 urtetan GEPEko idazkaritzan egindako lanagatik. Lankide eta lagunen errekonozimendua jaso zuen, tartean: Hernaniko Pelota Federazioko Rufino Rekalde; Mikel Noble pelotaria; CDHko Ricardo Ramos; Kirol Patronatuko Manolo Aierbe; Intxaurrondoko Pelota Elkarteko Rosi Cuevas; Julian Dorado epailea; GEPEko idazkari izandako Xanti Lezkona; GEPEko lehendakaria den Luis Mari Telleria; eta Epaile elkargoko presidentea den Imanol Yanguas.

Lanean jarraitzeko asmoa
Joamari Jalonek erretiroa hartu arren lanean jarraitzeko asmoa du, ez da geldirik egongo. Dokumentazio lan garrantzitsu bat egiteko asmoa du: GEPE sortu zenetik (1925) hona, elkarteak parte hartu duen txapelketa guztietako dokumentazioa bildu nahi luke, finaletakoa behintzat. 1981garren urtean lanean hasi zenetik hona izan dituen momentu bereziengatik galdetuta, Javier Carballo, GEPE presidente ohiari egindako omenaldia gogoratzen du. Jende ugari bildu omen zen omenaldi hartan. Jalon lanean hasi zenean, bera zen momentu hartan presidentea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!