Ohorezko B Mailako taldeak Durangoren kontra jokatuko du gaur Landaren, 12:00etan. Dagoeneko igoera faserako sailkatutako dago Hernani, eta ligako azken partidu hau burua Sevillako Monte Ciencias taldean jarria duela jokatuko du. Hernaniko taldeari gastu haundia suposatzen dio igoera faseko bueltako partidua Sevillan jokatzeak (6.000 euro inguru) eta laguntza bonoak jarriko ditu sarreran, 3 eurotan.
Jubenilek zaila
Jubenilen taldeak zail du Estatuko Txapelketako finalera pasatzen. Coruñaren kontra 15-0 irabazi zuen atzo eta Malagaren kontra 5-10 galdu. Gaur El Salvadorren kontrako partidua irabazi beharko luke finalera pasatzeko, baina talde gogorra da.