DOBERA Euskara Elkarteak web orria berritu du eta berrikuntza nagusietako bat da blogak egiteko aukera ematen duela. Blog hauetan herriko talde eta banakakoek beren kontuak interneten publikatzeko aukera dute, debalde. Bloga baliagarria izan daiteke, herriko kirol talde, edota edozein taldek egiten duen lanaren berri emateko. Banakakoek ere erabili dezakete beren testu eta argazkiak publikatzeko. Blog batzuk dagoeneko martxan daude.
Bloga egitea erraza da, eta hutsetik hasi behar duenarentzat www.dobera.com web orriko blogen atalean, laguntza atal bat dago.
Dobera herriko taldeekin biltzekoa da, bloga zertarako erabili dezaketen azaltzeko. Aurrerantzean ikastaroa egiteko asmoa ere badago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!