ATZO hasi zen Dantzari Festa eta haurrak eta Kresala dantza taldea fin aritu ziren. Gaur izango da jaialdiko egunik haundiena eta Euskal Herri osoko dantza taldeak etorriko dira, auzoz auzo dantzatzera. Zita 11:00etan egin dute, Plazan. Segidan auzoetara abiatuko dira: Ereñotzura, Aurrera taldea; Oialume eta Akarregira, Iruski; Gartzia Goldaraz, Mañe y Flaquer eta Karmelo Labakara, Trabeska; Florida aldera, Andra Mari; Sagastialdera, Etxahun; Antziolara, Goizaldi; Sorgintxulora, Oñati ; Marielutsera, Eskola; Elizatxo eta Portura, Kemen; Osiñagara, Adurtza; eta erdigunean Ibarlameaka eta TTarla taldea ibiliko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!