ARGAZKI Rallya izango da igandean, aurten seigarrena. Goizeko 09:00etatik 09:30etara karreteak banatuko dituzte eta gaiak jarriko dituzte argazkiak ateratzeko. Argazkiak ateratzen goiz pasa egin ondoren karreteak eguerdiko 13:00etatik 13:30etara entregatu behar dira, arkupeetan. Tartean hamaiketakoa ere izango da, goizeko 11:30etan, arkupetan.
Rallyan haur eta helduek har dezakete parte. Helduek 3 euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek (13 urte arte) ez dute ezer ere ordaindu behar.
Sariak eta erakusketa
Helduentzako diru sariak izango dira: aurreneko bilduma onenarentzat 180 euro, eta bigarrenarentzat, 150 euro. Maiatzaren 4an, arratsaldeko 19:00-21:00etara argazki aukeraketa egin beharko du parte hartzaile bakoitzak, Biterin. Maiatzaren 14tik 18ra erakusketa jarriko dute. Sari banaketa maiatzaren 18an izango da, Biterin, arratsaldeko 20:00etan.
Parte hartzen duten haurrek ere izango dituzte sariak, eta zozketa bidez banatuko dira.