Boterea non emakumea hor izenburupean jardunaldiak izaten ari dira Donostian. Gaur goizeko 10:00etatik aurrera Kutxa Aretoan, Suediako parlamenturako hautagaia den Gudrum Schyman-ek hitz egingo du, Europan eta Suedian emakumeak duen parte hartze soziopolitikoari buruz. Segidan, Eva Martinezek hitz egingo du, EHUko irakaslea eta Plazandreok taldeko kidea denak, EAEn emakumeak duen parte hartze soziopolitikoari buruz. Bidasoaldeko emakumeek ere hitz egingo dute herriko jaietan (alardean eta abar) emakumeak duen parte hartzeari buruz. Eguerdiko 12:15etatik aurrera, mahaingurua egingo dute denen artean. Mahainguruan Begoña San Josek ere hitz egingo du, Politika Feministako Forumeko lehendakari ordeak. Ekimen hau antolatu dute Hernaniko, Arrasateko, Iruneko eta Eibarko Udalek. Lau Udaletxe hauetan Berdintasun Sailak daude .