Txantxangorrik amuarrai arrantza txapelketa antolatu du biharko, Urumea ibaian. 14 urtez azpikoak Karabelgo zubiaren azpian egingo dute arrantza eta adin horretatik gorakoak Urumea ibai osoan egin dezakete, haurren eremuan izan ezik. Aurrez eman behar da izena elkartean eta 08:30etan egin dute zita bertan, ibaira abiatzeko. Arraien pisatzea eta sari banaketa eguerdiko 13:00etan egingo dira elkartean bertan. Sari nagusia urdaiazpiko bat izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!