Joamari Jaloni omenaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 21a, 02:00

Joamari Jaloni omenaldia egingo dio gaur Tilosetan, Gipuzkoako Euskal-Pilota Federazioak, GEPEn eta euskal pilotaren alde egindako lanagatik. Izan ere 25 urtean egin du lan bertan eta hartu berria du erretiroa. Goizeko 11:30etatik aurrera bi partidu izango dira: Narbarte-Albisu/Esnaola-Telletxea; eta Artano-Aldazabal/Huizi-Landa. Partiden artean omenaldia egingo diote Jaloni, eta ondorenean, 14:30ak inguruan, guztiak Itsasburu sagardotegira joatekoak dira bazkaltzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!