´Hauteskunde demorkratikoen alde` kontzentrazioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 21a, 02:00

Hernaniko Ezker Abertzaleak kontzentrazioa deitu du gaurko, ´prozesu politikoaren eta hauteskunde demokratikoen alde`. Ezker Abertzaleak azaldu du jokoan dagoena Euskal Herria bakean eta denon artean eraikitzeko aukera dela. ´PSOE eta PNV prozesua baldintzatzen eta ezker abertzalea zokoratzen saiatzen ari diren honetan, prozesu politikoari bultzada sendoa ematea ezinbestekoa da` dio. Jakitera eman dute Abertzale Sozialistak plataformaren alde 1.505 sinadura bildu direla herrian eta eskerrak eman dizkie sinatzaileei. Kontzentrazioa 12:00etan da, Plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!