Hernani-Durango bihar Landaren, eta Sevillarako bono-laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 21a, 02:00

Lehen taldeak ligako azken partidua jokatuko du bihar Landaren, 12:00etan, Durangoren aurka. Dagoeneko igoera fasea jokatzeko sailkatua dago Hernani eta Sevillako Monte Ciencias talde gogorraren aurka jokatuko dute, maiatzaren 13an, Landaren eta 20an Sevillan. Sevillako bidaia 6.000 euro kostako zaio Hernaniri eta bihar 3 euroko bono laguntzak ateratzeko asmoa du partiduan, jendeak derizkion aportazioa egin dezan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!