DANTZARI festa hasiko da gaur eta apirilaren 28ra bitarte egunero izango dira euskal dantzekin lotutako ekitaldiak. Gaur eguerdiko 12:00etan kaleetan barrena kalejira izango da Musika Eskolako taldeekin eta ondoren erromeria izango da, Plaza Berrin. Arratsaldeko 18:00etan, dantzari txikiak aterako dira kalez kale. Euria egingo balu Atsegindegin egiteko asmoa dute. Arratsaldeko 20:00etan Kresala dantza taldeak Sehaska emanaldia eskainiko du, Biterin.
Bihar festa haundia
Bihar dantzari festako egunik haundiena izango da. Goizeko 11:00etan Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorritako dantzariak bilduko dira plazan eta auzoz auzo ibiliko dira.