Bigarren eskuko eta bidezko merkataritzako produktuekin azoka, gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 21a, 02:00

BI azoka izango dira gaur Hernanin, Emausek eta Udalak antolatuta. Batetik, Nahas-Mahas bigarren eskuko azoka izango da Atsegindegi plazan, goizeko 11:00etatik 14:30etara. Nahas Mahas azoka hilero egingo dute eta gaur izango da aurrenekoa. Bigarren eskuko azoka hauetan gauzak saldu nahi dituztenek telefono honetara deitu dezakete: 943-367534 edota helbide elektroniko honetara mezu bat bidali dezakete: azoka@emaus.com. Bestalde, bidezko merkataritzako produktuekin azoka ere jarriko dute gaur, Plaza Berrin, goizeko 10:30etatik 14:00etara. Azoka honek emango dio bukaera astean zehar izan den bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuaren asteari. Musika, tailerrak, ipuin kontalariak ere izango dira, tartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!