Saharapeko Afrika Hernanitik pixka bat gertuago

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 19a, 02:00

KOOPERAZIO Taldeak antolatuta, Saharapeko Afrikari buruzko jardunaldiak hasi ziren asteartean. Carlos Garcia Casa eta Jeanne Rolandek Afrikako gaur egungo egoeraren berri eman zuten eta emakume afrikarraren bizimodua eta erronkak jarri zituzten mahai gainean. Atzo ere izan zen hitzaldia Munduko potentziak Afrikako batasunaren aurrean izenburuarekin. Jardunaldiek astelehenean izango dute jarraipena, In this world filmaren zine forumarekin, arratsaldeko 19:00etan, Biterin. Astearte eta asteazkenean ere izango dira hitzaldiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!