Hernanik Orioren aurka hasiko du Herri Arteko Txapelketa hurrengo asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 20a, 02:00

Hernanik Orioren aurka hasiko du Herri Arteko Txapelketa apirilaren 29an, asteazkeneko zozketak erabaki zuenez. Badirudi lehenengo fasea pasatzeko moduan izango direla hernaniarrak, Rufino Rekaldek, guztia alde ikusten ez badu ere: ´Oriokoak ez ditugu gehiegi ezagutzen, baina nagusietan bi atzelari gogor dituzte eta jubeniletako bat ona da`. Hernaniri dagokionez, talde ona baina juxtua duela esan digu Rekaldek: ´ lesioren bat gertatuz gero, dena hankaz gora geratuko zaigu`.

Donostia zain, berriz ere
Orio pasatzea lortuz gero, Hernanik Donostia izango du zain ´Azpeitirekin batean faborito garbia`. Hernanik ez du zorte haundirk izan azken lau urteetan, beti egokitu baitzaio Donosti talde zailarekin aurren samarrean jokatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!