Hernaniko Bai Euskal Herriari ekimenak dei egin du datozen Udal eta Foru hauteskundeetan jendea EHNA eskuan dela bozkatzera joateko. ´Nazio bat gara eta herritar gisa eskubidea dugu`, azpimarratu dute eta gaineratu dute ´beste behin, euskal herritarrek, hernaniarrok gure eskubideak urratuak izango ditugu. Espainiar nazionalitatearekin bozka ematera behartuak izango gara. Euskal Herriak nazio gisa zor zaizkion eskubideak inongo lotsarik gabe ezabatuak edukiko ditu`.
EHNA tramitatzeko aukera larunbatean
Etzi, larunbata, EHNA tramitatzeko aukera izango da Bildu Hernaniren lokalean, Kardaberaz Kalean. Goizeko 11:00etatik 13:00etara dago tramitatzeko aukera. Eraman beharrekoak: 3 argazki, padroi agiria, eta 15 euro.