Tresna tradizionalak oinarri gaur ‘Xarnege’ren kontzertuan

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 19a, 02:00

Kontzertua gaur arratsaldeko 20:00etan izango da Biteri kultur etxean.

XARNEGE taldearen kontzertua izango da gaur Biterin. Mugaz bi aldeetako musikariak biltzen ditu talde honek, eta Euskal Herriko eta Gaskoniako musika tradizionala uztartzen ditu, ´musika eta kulturaren kontrabandista lanak` eginez. Kontzertua gaur arratsaldeko 20:00etan izango da Biterin. Xarnege taldea osatzen duten kideak dira: Joan Baudoin, Roman Baudoin, Matèu Baudoin, Josean Martín Zarko eta Juan Ezeizak. Boha, zarrabetea, ttun ttuna, biolina, alboka, txanbela, txirula, kromornoa, tradiziozko perkusioa eta beste hainbat instrumentu ezagutu ahal izango dira gaurko kontzertuan. Musika aldetik kantu gehienak instrumentalak dira eta hitza duten abestiak euskaraz eta gaskoieraz abesten dituzte.

Euskal eta gaskoi musika

Taldeko kideek azaldutakoaren arabera, zaila da Gaskoien lurraldea zein den definitzea. Gutxi gorabehera Bordeletik hasi eta Frantziako Tolosara bitarteko lurraldea hartuko luke. Euskaldunek eta gaskoiek jatorri bera dutela ere azaldu dute, nahiz eta gaskoiera latinetik datorren. Gaur egun badaude euskaraz hitz egiten duten herri gaskoiak eta iparraldeko herriak gaskoia mantendu dutenak. Bi kultura hauek nahasten dituzten herriei deitzen zaie Xarnege.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!