Plenoa gaur Udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 18a, 02:00

Ohiz kanpoko Plenoa bilduko da gaur udaletxean, arratsaldeko 16:30etan, eta puntu bakarra izango dute mahai gainean. Agustinetako eta Txantxillako espedienteak elkartzea da aztertuko dutena. Udaletik jakitera eman dutenez, Agustinetan etxeak egiteko 300 metro kuadro espazio libre falta dira eta Txantxilla inguruan osatuko dituzte espazio libre horiek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!