50 euroko bilete faltsuak azaldu dira, Hernaniko komertzio batek Kronikari jakinarazi dionez, eta gainerako komertzio eta herritarrei kontuz ibiltzeko dei egin die. Dirudienez, ingresoa egitera joandakoan bankuan atzera bota zien bileteetako bat. Nork eman zien ziur ez badakite ere, susmoa badute: pertsona batek 50 euroko fajo izugarria atera zuen aurreko batean, 1,80 euroko ordainketa egiteko. Orduan susmoa hartu zioten, baina begiratu batera bileteak ona zirudien. Orain begiratuta, biletea taktoan leunagoa dela diote, eta marrazkian estalpe baten barruan azaltzen den izarra normalean baino gorago omen dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!