‘Sagardoaren Graziya’ bertso zahar eta berriekin erronda, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 18a, 02:00

Bertso zahar eta berriekin erronda izango da datorren larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Zinkoeneatik aterata, Kaxkoan barrena. SagardoGuneak aurtengo txotx denboraldian antolatu dituen ekitaldietan azkena izango da, denboraldiari itxiera emango diona. Errondan nahi duen guztiak hartu lezake parte eta bertan sagardoaren inguruko bertso zaharrak banatuko dira guztiek batean kantatzeko. Ondorenean, bertsolariek bertso berriekin erantzungo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!