Txantxangorri elkarteak antolatuta, amuarrain txapelketa izango da datorren igandean Urumea errioan. Bi kategoria izango dira: 14 urtez azpikoentzat Karabelgo zubiaz behealdera; eta 14 urtetik gorakoentzat, errio guztian barrena, babestutako guneetan ez beste. Izen ematea elkartean dagoen orrian egin behar da. Txapelketa goizeko 08:30etan hasiko da Txantxangorrin eta 13:00etan pisatuko dira piezak eta sari banaketa egin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!