Fundación Surreko Carlos Garcia eta Biltzen taldeko Jeanne Roland senegaldarraren hitzaldiak emango diote hasiera gaur Saharapeko Afrikari buruzko jardunaldiei. Afrika nola dago gaur egun? Oraina eta etorkizuna ikusteko modu berriak. Ideiak eta garai berriak izango da gaia. Jardunaldiak Hernaniko Kooperazio Taldeak antolatu du eta lau hitzaldi, Zine Forum eta kultur arteko festa gastronomikoak osatzen dute egitaraua.
Biltzen eta Fundación Sur
Jeanne Roland Decougna Senegalgoa da izatez, Donostian bizi dena. 2005az gero Biltzen Zentroko teknikaria da (Kultur Arteko Bitartekotza eta Hezkuntzarako Ekimen Komunitarioak Koordinatzeko Zentroa) eta Formazio lanak, kultur arteko bitartekaritza lanak, hitzultzaile lanak, sentsiblizazio lanak, asesoramendu lanak eta abar egiten ditu. Carlos Garcia Fundación Surreko Afrikako departamenduko kidea da. Afrikako egoera ondo baino hobeto ezagutzen duten bi kideren hitzaldia izango da beraz gaurkoa.