Dantzari Festak ez du hutsik egin aurten ere eta datorren larunbatetik hurrengora izango da euskal dantzak herrian ikusteko aukera, eta baita dantza egin nahi duenarentzat horretarako aukera ere. Datorren larunbatean, hilak 21, KalejiraK eta erromeriak emango dio hasiera aurtengo edizioari, eguerdian. Arrantsaldean, Dantzari txikien emanaldia izango da lehenengo eta Kresala dantza taldearen emanaldia ilunabarrean.
Hamairu talde igandean
Dantzari Festako egun haundietako bat igandekoa izango dugu, eta Hernaniko Ttarla dantza taldearekin batean, 12 talde desberdinetako dantzariak ikusteko aukera izango da. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Lapurdiko dantza taldeak etorriko dira Hernanira. Hilaren 28an, berriz, dantzari txikien txanda izango da eta Ttarlako txikienekin batean, 6 talde gehiago izango dira.
EGITARAUA
Apirilak 21:
12:00 Kalejira herriko kaleetan barrena eta erromeria Plaza Berrin, Musika Eskolako taldeekin.
18:00 Dantzari txikien emanaldia kalez kale.
20:00 Kresala dantza taldearen Sehaska emanaldia.
Apirilak 22:
11:00 Agintari dantza Gudarien plazan, dantza talde guztien artean eta kalejira herrian barrena.
13:30 Preso eta Errefuxiatuei gogorapena, Gudarien Plazan.
14:30 Bazkaria Tilosetan.
Apirilak 23:
17:00-20:00 Euskal janzkien erakusketa Biterin.
Apirilak 24:
17:00-20:00 Euskal janzkien erakusketa Biterin.
Apirilak 25:
17:00-20:00 Euskal janzkien erakusketa Biterin.
19:00 Hitzaldia Biterin, Baserritarren janzkerak. Ramon Garcia.
Apirilak 26:
17:00-20:00 Euskal janzkien erakusketa Biterin.
20:00 Lamien Basoa emanaldia Biterin, Gero Axular taldearekin.
Apirilak 27:
17:00-20:00 Euskal janzkien erakusketa Biterin.
19:00 Erromeria Plaza Berrin, Patxi Perez eta bere taldearekin. Batbiru.
Apirilak 28:
17:00 Dantzari Txikien irteera eta emanaldia Hernaniko kaleetan.
19:00 Alkarkide taldea (Alkartasunako dantzari ohiak) herriko kaleetan barrena.
* Euria egingo balu kalean egitekoak diren ekitaldiak Atsegindegi plazan izango dira.