Xabat Otxotorena 18garren Zornotzan

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 16a, 02:00

Xabat Otxotorena txirrindulari hernaniarrak merituzko 18garren postua lortu zuen atzo Zornotzako Udaberri Sari Nagusian. Otxotorena azken igoeran geratu zen atzera eta 27 laguneko talde batean hirugarren sartu zen. Postua ez dago batere gaizki, kontuan hartuta lasterketa ez zela hain aproposa Xabatentzako. Saria Joaquim Purito Rodriguezek irabazi zuen, bere taldekide Alejandro Valverderekin batera iritsi eta gero.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!