Hernaniarrak bosgarren Gipuzkoako batel txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 16a, 02:00

Larunbatean baina hobetu aritu baziren ere, ezin izan zuten postua hobetu. Oriok eraman zuen bandera eta Zarautz izan zen bigarren.

Hernani bosgarren izan zen atzo Pasai San Pedroko uretan jokatutako Gipuzkoako batel txapelketan. Xabier Agirrek, Beñat Kortak, Joseba Etxabek, Iban Biagak eta Unai Kijerak (patroia) osatutako tripulazioak bere txanda irabazi egin zuen 09:09ko denborarekin, baina txanda nagusiko lau batelak aurretik izan zituzten. Orio izan zen irabazlea (08:43) eta Zarautz bigarren, sei segundutara (08:49), 2.000 metroko ibilbidean.

‘Bezperan baino askoz hobeto’

Baldintza txarragoekin, Hernanik larunbateko marka berdindu egin zuen atzo (09:09) eta azpimarratzekoa da batel bakarra izan zela bezperan baina denbora txarragoa egin ez zuena. Xabier Zabala entrenatzailearen arabera, estropada ´askoz hobea` egin zuten atzo eta beren txanda ´ondo` irabazi zuten. Hala ere, Zabalak zioen, Pasaian ´gehixeago` egitea espero zutela, eta txanda nagusian ez sartzearen garrantzia nabarmendu zuen: ´larunbatean estropada txarra egin genuen, erritmoz kanpora ibili ginen. Txanda onean sartu bagina, denbora hobea egin genezakeen atzo`.

Traineru denboraldia buruan

Atzoko estropadarekin bukatu zen batel denboraldia. Bi aste barru trainerilena hasiko da, ´lan txukuna egiten saiatuko gara traineriletan, baina gure helburua traineru denboraldira sasoian ailegatzea da` zioen Zabalak.

Sailkapena

1. Orio 08:43

2. Zarautz 08:49

3. Itxaspe 08:57

4. Koxtape 08:57

5. Hernani 09:09

6. A. Lagunak 09:21

7. Ur Kirolak 09:22

8. Fortuna 09:36

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!