Datorren igandean azoka jarriko du Antziolan, bertako San Cristobal auzo elkartetik jakitera eman dutenez. Dantzari Festarekin dantzariak ibiliko dira auzo desberdinetan eta Antziolan ere dantzan ibiliko direla aprobetxatuta bertako produktuekin azoka jarriko dute. Guztira 6 postu izango dira, jan-edanerako produktuekin. Helduen Hezkuntza Zentroko plazoletan dute jartzekoa, goizeko 10:00etatik 14:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!