Extremadurako Las Hurdes lurraldetik Oscar Duarte Canutok bere musika ekarriko du gaur Hernanira. Las Hurdes: Toques y cantos de tamboril emankizuna 19:30etan izango da Biterin eta Nuñomoral-go musikariarekin batera, Daniel Duarte Martin eta Victoria Martin Martin izango dira. Hirukoteak joaldi ezberdinekin osatuko du gaurko emanaldia. Horien artean, ezteietako joaldiak Elizako joaldiak, jaien hasierakoak, pasakalleak eta abar eskainiko dituzte.
Xarnege, Joseba Tapia, ‘Sagardoaren graziya’, Dantzari festa...
Aste honetan, musika eta dantza eskaintza zabala izango da Hernanin. Ostegunean Xarnege musika tradizionaleko taldea izango da Biterin. Boskote honek doinu gaskoiak eta euskaldunak nahasten ditu beren abestietan. Ostiralean, berriz, Joseba Tapia soinujolea izango da Biterin, bere azken lana aurkezten: Real Politik. Bai bata eta bai bestea 20:00etan izango dira. Larunbatean hasiko da XII. Dantzari Festa eta hurrengo larunbat arte hainbat dantza talde izango dira Hernanin. Txotx denboraldiaren barruan, Sagardoaren graziya emanaldia izango da, bertsolariak, abesbatza, abeslariak eta kopla zaharrak bilduko dituena.