Betizuen zirkoa atzo Atsegindegin izan zen eta ume pila batek ez zuen aukera galdu hauek zuzenean ikusteko. Umeek ondotxo aprobetxatu zuten aukera gehien maite dituzten pertsonaiekin, barre, dantza, eta deiadar egiteko eta ederki pasa zuten taula gainean ageri ziren pertsonai alaiekin. Gurasoek, bestalde, betizuen emanaldia aprobetxatu zuten arratsaldea lasai-lasai pasatzeko, hori bai, umearen jardunari begirik kendu gabe. Gehienek, irribarrea ahoan, umeen gozamena konpartitu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!