Atzo Bigarren Errepublikaren urteurrena izan zen eta EB-Berdeak-ek Errepublikaren bandera jarri zuen udaletxean.
Atzo Bigarren Errepublikaren urteurrena izan zen eta EB-Berdeak alderdiak Errepublikaren bandera jarri zuen Udaletxe aurrealdean.
Prentsa ohar batean, alderdi Errepublikazaleak gogoratzen du Bigarren Errepublikak ´herriaren txanda` suposatu zuela eta ´1931ko konstituzioa gizarte antolaketa demokratiko baten lehen saiakera izan zela Europan`.
Beren esanetan, gaurko gazteen gehiengoa Errepublikazalea da eta Errepublika ez da iraganeko kontu bat.
Errepublikaren bi oinarriak gogora ekartzen ditu EB-k, bukatzeko: ´askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna` eta ´herritarren menpean dagoen gizarte erakuntza bat, egia izateko demokraziaren birsortze bat beharko lukeena`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!