Jon Garmendia ‘Txuria’ aske utzi zuten herenegun

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 15a, 02:00

Asteazkenean bukatu zen ‘Txuria’ren aurkako epaiketa eta ostiral arratsaldean bertan kalera atera zen, 20:00ak aldera, baldintzapeko askatasunean. Atzo goizaldean iritsi zen etxera.

Jon Garmendia Txuria espetxetik atera zen ostiralean, baldintzapeko askatasunean, bere aurkako epaiketa bukatu ondoren. Askatasunaren esanetan, epaiketan fiskaltzak zigor eskaera jaitsi egin zuen 8 urtera, ´hiru akusaziotik bitan frogarik ez dagoela eta`, eta epaiketa sententziaren zain geratu da. Ostiral arratsaldean, espetxean zela jakinarazi zioten erabakia eta goizalderako ekarri zuten etxera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!