Bihar izango da Lehendakari sariko bigarren tiraldia Hernanin, Benta Berriko bolatokian

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 14a, 02:00

Bihar jokatuko da Lehendakari sariko bigarren tiraldia, Floridan, Benta Berriko bolatokian. Lehen tiraldia aurreko astean izan zen Legazpin eta Xeferino Agirre segurarra izan zen garaile, 48 brilarekin. Lehenengo hernaniarra Elur Txoriko Miguel Burugain izan zen, laugarren tokian, 47 brilarekin. Antonio Miner Ur Miakoak 45 bota zituen; Miguel Arrospidek 41; Ibon Minerrek 40; JMª Usabiagak 39; eta Joxe Ugaldek 39.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!