Hernanik Cornellá taldearen aurka jokatuko du bihar, eguerdiko 12:00etan, talde kataluniarraren etxean. Hernaniarrek ia ziurtatua dute ligako bigarren postua eta datozen partiduetan igoera fasea prestatu behar dute. Hernaniarrek ahalik eta mailarik onenean jokatu behar dituzte datozen bi partiduak, igoera faserako joko puntu eta konfidantza onarekin egoteko. Bestalde, bigarren taldeak gaur jokatuko du Landaren 17:00etan, Irunen aurka; kadeteek Euskadiko Ligako partidua dute gaur 12:00etan Landaren Bera Beraren aurka; eta infantil eta alebinek Zaragozan jokatuko dute lagunarteko partidua gaur 11:00etan, Fenix taldearen aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!