Leoneko bidaiarako izen emateko epea bihar bukatuko da

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 14a, 02:00

Karobi elkarteak irteera antolatu du Castrillo de los Polvazares herrira, Leon aldera, apirilaren 21 eta 22rako. Han Maragateriako ohiko bazkaria egingo dute eta Tryp Leon hotelean lo egin ondoren, hurrengo eguna inguruak ezagutzeko aprobetxatuko dute. Bihar da izena emateko azken eguna eta prezioa 100 eurokoa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!