Karbonera guneak gaur hasiko du lehenengo urteurreneko programazioa. La columna de los ocho mil dokumentala jartzeko asmoa zuten, baina horren ordez beste lan bat emango dute: Caudillo. Dokumental hau Basilio Martin Patiñok zuzendu zuen 1973an eta Franco diktadorearen bizitza eta gerra zibilaren bilakaera aztertzen du. Ordua eta tokia ez dira aldatu; 12:00etan izango da Karbonera gunean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!