Gazte giroa gaur Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 14a, 02:00

Hernanialdeko,Oarsoaldeko eta Donostialdeko gazte asanbladek deituta, I. Gazte Topaketak izango dira gaur Astigarragan. Inguruko herrietako gazteen harreman sendotzea du helburu topaketak eta aurrerantzean ere elkarlanean jarraitu nahi dute.

Goizetik gauera ekitaldiak

Goizean tailerrak eta hamaiketakoa izango dira, 11:00etatik aurrera. 13:00etan bertso triki poteoa eta ondoren bazkari herrikoia eta bertsolariak, 14:30etan. 16:30etan ´joko eroak` izango dira eta ondoren kalejira herrian barrena. 22:00etan kontzertua izango da frontoian, Bisai, Kasu!, Xikinkei, Apartheid eta Banda Batxoki taldeekin. Tailerrak, bazkaria eta ´joko eroak` Joseba Barandiaran plazan izango dira. Hernaniko gazte asanbladak joateko deia egin du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!