Hernaniko AHTaren aurkako asanbladak dei egin die herritarrei, bihar, Ipar eta Hego Euskal Herriko mugimenduarekin batera, Irun-Hendaia artean egingo den manifestazioan parte hartzera. 17:00etan Ficoba erakusketa azokan da hitzordua, ondoren Ipar Euskal Herritik datozenekin ´Elkartasunaren zubian` elkartzeko. Manifestazioan, ´euskal gizartean hainbeste eztabaida piztu duen proiektu anti-ekologiko eta anti-sozial hau` geldiarazi dezaten eskatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!