San Joanetako kartela aurkezteko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 13a, 02:00

2007ko San Joan jaiak iragartzeko kartela aurkezteko epea gaur bukatuko da. Biterira eraman behar da kartela, 18:00etatik 20:00etara, sinadurarik gabe, eta egilearen izena eta datuak biltzen dituen gutun batekin. Kartelak San Joan jaiak 2007 goiburua behar du eta 32 x 48 cm.-ko neurriak. Irabazlea maiatzaren 4a baino lehen aukeratuko dute eta 600 euroko saria izango du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!