Xabat Otxotorena Zornotzako Udaberri Sari Nagusian igandean

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 13a, 02:00

Datorren igandean jokatuko da Zornotzako Udaberriko Sari Nagusia eta Xabat Otxotorena txirrindulari hernaniarra bertan izango da Orbea taldearekin. Otxotorenak paper ona egin zuen joan den asteburuan Nafarroan, Miguel Indurain Sari Nagusian, eta igandean ere saiatuko da goiko muturrean ibiltzen. Kontrario gogorrak izango ditu ordea hernaniarrak, Euskal Herriko itzulian dabilen txirrindulari bat baino gehiagok hartuko baitu parte Zornotzako proban eta rodajea ondo eginda joango dira asko eta asko, sasoi puntu onean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!