Giro oneko lehia Gazte Txokoko olinpiadetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 13a, 02:00

Astearte, asteazken eta ostegunean izan dituzte olinpiadak eta 20 gazte inguruk hartu dute parte.

Launa parte hartzaileko bost taldek hartu dute parte Gazte Txokoak antolatutako olinpiadetan eta giro onean aritu dira lehian. Asteartean ginkana izan zuten Gabriel Zelaia ikastetxean; asteazkenean, Gazte Txokoan bertan aritu ziren abilidadeak neurtzen futbolin, mahai tenis, diana eta play stationean, eta atzo erabaki ziren olinpiadak, futbitoan, saskibaloiean eta boleibolean.

Bukaera, meriendatuz

Atzo arratsaldean bukatu ziren olinpiadak eta azken orduan lehia giroa nabaria zen Gabriel Zalaiako kirol pistan. Behin kirolak bukatu ondorenean, indarrak hartzeko garaia izan zuten 20 parte hartzaile eta monitoreek, eta nola ez, merienda on batekin bukatu zituzten aurtengo olinpiadak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!