Zeberio II eta Urrutia bikote izango dira gaur Galarretan, Pacharan Baines masterreko finaleko lehen partiduan kontrario izatetik bi egunetara. Koteto Ezkurra eta Aizpuru beteranoa izango dira finalisten aurkariak. Gaurko jaialdian beste hiru partidu ere izango dira: Etxeberria IV-Ion/Zalakain-Olazar; Uterga-Eizagirre/Matxin III-Etxeberria III; eta Urriza-Iriarte/Bereziartua-Badiola. 16:00etan hasiko da jaialdia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!