Asteburu honetan Eutsi! filma jarriko dute Biterin. Anjel Alkain eta Asier Hormaza protagonista dituen film honek bi langileren bizia kontatzen du. Produkzioaren erdia Poloniara daramakien enpresa bateko bi langile dira biak. Alberto J. Gorritiberea da zuzendaria. Gaur 22:30etan emango dute eta bihar eta etzi ere izango da Biterin ikusteko aukera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!