‘Abertzale Sozialistak’-en sinadura bilketa

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 12a, 02:00

Abertzale Sozialistak plataforma hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko sinadura bilketa hasi dute. Goizez egunero sinatu liteke udaletxean eta arratsaldeetan sinadura emateko lekua eta ordutegia jakinarazi dituzte. Bildu Hernaniren lokalean sinatu ahal izango da gaur, 16:00etatik 17:30etara; apirilaren 17an, 18:00etatik 20:00etara; eta 19an, 16:30etatik 19:30etara. Bestalde, atzo sinatzera joan zirenek ezin izan zuten Diputazioko hauteskundeerako sinadura eman, orriak ez zeudelako prest, eta berriz pasatzeko deia egin diete, orriak jada prest daudela-eta. Atzo 134 sinadura jaso zituzten Sozialista Abertzalean Hernaniko Udaletxean aurkeztearen alde, eta balorazio positiboa egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!