Buruz buruko bigarren mailako txapelketa hasia dago eta Oier Mendizabal datorren astelehenean sartuko da txapelketan, Berrizko Albizuri pelotariaren aurka. Asegarce enpresako pelotariak ari dira jokatzen elkarren aurka eta irabazlea izango da Aspeko irabazlearen aurka finala jokatuko duena. Mendizabalek ez du partidu erraza izango astelehenekoa, Albizurik lehen partidua erraz irabazi baitio Arbizuri (22-10) eta konfidantzaz gainezka iritsiko da hernaniarraren aurkako partidura. Tolosako Beotibar pelotalekuan izango da partidua, 16:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!