Pleno berezia ostiralean eta kontzertua larunbatean Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 11a, 02:00

Hogei urte bete dira apirilaren 9an, Astigarraga Donostiatik bereizi zenetik eta urteurren hura ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu Astigarragako udalak. Astelehenean, su artifizialak izan ziren, eskualde guztitik ikusi eta entzuteko modukoak. Ostiralean, berriz, pleno berezia dute egitekoa udaletxean, 19:00etan, eta bertara gonbidatuak izan dira Astigarragako Udaleko Alkate eta zinegotzi izandako guztiak. Bestalde, Benito Lertxundiren kontzertua izango da larunbatean kiroldegian, 22:00etan, eta sarrerak salgai daude kultur etxe eta kiroldegian, 3 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!