Ur parkea maiatzaren 19an irekitzeko asmoa dute

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 11a, 02:00

Irailaren 30era arte izango da zabalik. Irekitzeko Osasun zerbitzuen oniritzia jaso behar dute oraindik.

Ur parkea maiatzaren 19an ireki nahi du Udal Kirol Patronatuak. Horretarako Eusko Jaurlaritzako osasun zerbitzuaren oniritzia jaso behar du instalazioak, baina oraindik ez dute baieztatu noiz pasako diren azterketa egitera.

Ekainetik aurrera egunero
Ekainera arte, asteburuetan bakarrik irekitzeko asmoa dute ur parkea, goizeko 10:00etatik 20:00etara. Ekainean egunero irekitzen hasiko dira eta haurren oporraldia hasi arte (ekainak 22), arratsaldez irekiko dute astean zehar (15:00-20:00) eta egun osoz asteburuan (10:00-20:00). Ekainaren 22tik irailaren 30era arte egun osoko ordutegiarekin irekiko dute ur parkea.

Eguneko sarrerak eta udara osoko bonoak
Ur parkea erabiltzeko eguneko sarrerak eta udara osoko bonoak izango dira. Kiroldegiko bazkideentzako, gazteentzako eta familia osoentzako prezio merkeagoak jarriko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!