Las Hurdes-eko danbolin joaldi eta kantuak Hernanin datorren astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 10a, 02:00

Oscar Duarte Canutok kontzertua eskainiko du Biterin, 19:30etatik aurrera. Daniel Duarte Martinek eta Victoria Martin Martinek ere parte hartuko dute.

datorren astelehenen Biterin Extremadurako Las Hurdes zonaldeko musika tradizionala entzuteko aukera izango da Hernanin. Oscar Duarte Canutok Las Hurdes: Danbolin joaldiak eta kantuak kontzertua emango du eta bere ondoan Daniel Duarte Martin eta Victoria Martin Martinek izango ditu. 19:30etan izango da.

Bizitza guztia danbolina jotzen

Oscar Duarte danbolinero ospetsua da eta bizitza guztia daramaki danbolina jotzen, 10 urte zituenetik. Denbora luze honetan Las Hurdes-eko danbolinero onenekin jotzeko aukera izan du, hala nola, Tio Manolito, El Guinda de la Alberca, Tio Ciriaco, Tio Jesus el Choto eta beste askorekin. Bere ibilbidean Duartek hainbat sari jaso ditu: Plasenciako Astearte nagusian, Las Hurdeseko festa nagusiko tanborilero lehiaketan, Rubiacon, Casar de Palomeron...

Joaldi ezberdinak

Hernaniko emanaldia Las Hurdes-eko joaldi ezberdinek osatuko dute, esaterako: ezteietako joaldiak, jaien hasierakoak, elizakoak, pasakalleak, kintoenak, egunsentikoak picao-ak, baskorridoak, rebueltoak, edota jaba-k, Las Hurdeseko dantza bereziak, gaur egun inor gutxik dantzatzen duena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!