Gazte txokoan olinpiadak jokatuko dira gaurtik ostegunera arte. Gaur Ginkana izango dute Gabriel Zelaian eta joku ezberdinak egingo dituzte. Bihar gazte txokoko baliabideak erabiliko dituzte, hau da, futbolina, mahaiko tenisa, diana eta play station-a; eta ostegunean futbito, saskibaloia eta boleibolean ariko dira. Kirol proba hauen ondoren, sari banaketa eta merendola egingo dute. Olinpiadetan Hernaniko ikastetxe eta ikastoletako hirukote eta laukoteak hartuko dute parte. Probak 16:30etan izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!