MARTXAN da Dobera Euskara Elkartearen web orri berritua. Duela hilabete batzuk hasi ziren aurreneko aldaketak egiten, baina dagoeneko martxan dira zerbitzu guztiak. www.dobera.com orrialde berrituan aurkitu daitezkeen berrikuntza nagusiak dira, bazkideentzako bereziki sortu den gunea, blogak egiteko aukera eta eztabaidarako foroa. Doberako web orria berritzeko proposamena bazkideen parte hartzea eta komunikazioa hobetzeko sortutako lan taldetik dator, eta web orria diseinatzerako garaian argi izan dute web orri berriak funtzio horiek bete behar zituela. Beraz, web orri berria euskara elkartea eta bazkideen arteko komunakazioa, elkartearen eta herritarren arteko komunikazioa eta herritarren parte hartzea hobetzeko sortu da. 2006ko aurrekontuaren zati haundi bat web orria be-rritzera bideratu da.
Gune publikoa eta Bazkideen txokoa
Doberako web orriak bi atal nagusi ditu. Batetik, edozein erabiltzailek erabili dezakeen gunea dago, bertan Doberari buruzko informazioa, egitasmoen azalpenak, kexak bideratzeko gunea, euskararen egoeraren berri ematen duten grafikoak, eta zerbitzuak azaltzen dira, besteak beste. Web orriaren bigarren atala Bazkideen Txokoa da, bazkideek besterik erabili ezin dutena. Bazkideei etxera bidali zaizkie gune horretan sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza. Bazkideek gune horretan aurkituko dituzte, beren datu pertsonalak, Doberako aurrekontuak, urteko egitasmoak eta balantzeak, urteko batzarretako aktak, eta Doberako lan talde ezberdinetako aktak eta bestelako dokumentazioa.
Aldaketak pixkanaka
Doberako web orria berritzen 6 hilabete pasa dituzte eta aldaketak pixkanaka sartu dira. Abendurako web orriaren zati publikoa jarri zen martxan; otsaila bukaeran Bazkideen Txokoa erabiltzeko moduan jarri zen; eta Foroa eta blogen gunea martxoan.
BLOGa: talde edo norberarentzat web orria
egiteko modu erraza, debalde
AZKENALDIAN blog hitza behin baino gehiagotan entzun izango dute gehienek.
Eta zer da ba blog delako hori? Bloga, taldeek edo norbanakoek sortu dezaketen web orri
modukoa da. Bloga sortzea dohainik da eta izena eman besterik ez da egin behar.
Doberak martxan jarri duen blog gunearen kasuan, hasierako orrian blogak jartzen duen horretan egin behar da klik eta gero sakatu hemen zure bloga sortzeko jartzen duen horretan.
Erraztasunak jartzearren, Doberako web orrian blogen atalean zenbait azalpen agertzen dira, huts hutsetik hasi behar duenarentzat: bloga zer den, zertarako balio duen, bloga sortzeko laguntza, eta abar.
Testuak eta argazkiak
Blogean informazioa sartzea norbere kontu izaten da. Doberako blogean oso modu errazean testuak eta argazkiak sartu litezke. Egunean nahi hainbat aldiz berritu liteke bloga. Blogean jarritako informazioa kronologikoki antolatzen da automatikoki, hau da, jarritako azken mezua agertzen da aurrenekoa eta gainerakoak atzetik. Artxiboa ere badu jarritako informazio guztia ikusi ahal izateko.
Horrez gain, blogean sartzen den irakurleak badu aukera mezuak bidaltzeko, blogean dauden edukiei buruzko bere irizi edo komentarioak egiteko.
Euskararen normalizaziorako tresna
Doberako bloga euskararen normalizaziorako tresna indartsua izan daiteke. Izan ere, herriko sektore ezberdinek aukera izango dute interneten bere iritziak, afizioak eta gainerakoak publikatzeko. Doberak Hernaniko atari euskaldun bat sortzeko beharra ikusi du eta blogak lagunarte zabalak sortzeko erraztasun haundiak eskaintzen ditu.
Bloga egiteko baldintza bakarra beraz,
testuak euskaraz idaztea da.